XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begira!

Gure gorputzak

Erropak kendu eta gure gorputza agirian izten dogunean itxura guztiz desbardina hartzen dogu.

Honan, zelango lodiak edo argalak garan ikusten dogu, zelango bizartsuak edo bizarbakoak, zelango azal zuriak edo baltzaranak...

Danok gara desbardinak.

Urteak aurrera joan ahala, gure gorputzak ere hazi eta aldatu egiten dira: ulea eta bizarra hazten jakuz, loditu edo argaldu egiten gara, batzuk ulea galdu ere bai buru aldean, etab.

Hemendik hogei urtera zu zelangoa izango zarala uste dozu?